Historia

burdi-kurutzeBizkarra jatetxea hotela izandakoa dugu, baldintza berriei egokitu ezinean bidean geratu bada ere. Hau dela eta, bere lekua betetzea Burdi-Kurutzeri dagokio, garaiak aldatu diren heinean.

Burdi – Kurutzeren sorrera XIX.mendean aurkitu behar dugu, garai hartako merkataritza ibilbideen geralekua izanik. Bertan atseden hartzen zuten garai hartako burdiek, baita beharrezko konponketak egin ere.

XX. mende erdialdean Bizkarra jatetxeko ugazabek Burdi kurutze erostea erabaki zuten beraien jarduera handitu nahian, horra hor gaur eguneko bi etxe hauen arteko lotura.